XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arkaitzen begiak kanpora irteteko zorian zeuden.

Orduan konturatu nintzen zerbait arraroa nabaritzen nuela aurpegian: belarriak lehen baino handiagoak neuzkan.

- Arkaitz, ez ezazu hitzik egin honetaz, arren.

- Ez, zaude lasai. Inola ere ez nizuke horrelakorik egingo.

Serio-serio hitzegin nahi zuen, baina nire belarritzar haiek izugarrizko barregura ematen zioten.

- Xelebre nago, ala? - Xelebre ez, elefante bat ematen duzu belarri handi horiekin.

Eta horrela, gai serioak eta txisteak tartekatzen genituen bitartean, bideari ekin genion.

Belarriak, denbora pasa ala, normal jarri ziren eta Arkaitzek berriro zin egin zidan ez ziola inori esango.